AEK zugandik hurbil dago, zure etxetik oso gertu. Euskal Herri osoan aurkitu ahal gaituzu, herrialde guztietan zabaldutako ehun ikasgu ingurutan. Hemen aurkituko duzu zure ikastetxe, lantoki edo etxetik hurbilen duzun euskaltegia, eta bertan, euskara ikasten lagunduko dizun irakasle talde prestu eta prestatua. Behean zure herrialdean klikatuta, gure euskaltegi guztiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.
Larunbat goizean (maiatzaren 19an) AEK-k bere 1. Didaktika Topaketak antolatu ditu Armentia ikastolan (Gasteiz). Topaketa hauetan AEK-ko irakasle, teknikari eta didaktikariek parte hartuko dute.
Hona hemen egitarauaren laburpena:
9:30-11:30. Didaktika mintzodromoa.
World cafe teknika erabilita hiru gai hauek jorratuko dira:
1) Programazioa (klase prestaketa)
2) Ikastaldea (ikastaldearen eta klasearen kudeaketa eta irakaslearen jokabidea)
3) Normalizazioa (ikasleen motibazioa, erabilera...)
11:30-12:30. Hitzaldiak.
1) Europako Markoa eta portfoliotik klasera. Hizlaria: Pilar Montoya (Santurtziko Udal euskaltegiko irakaslea)
2) Hetereogeneitatea. Hizlaria: Nora Salbotx (Amaiurko eskolako zuzendaria).
3) IKT-en erabilera euskararen ikaskuntzan eta AEKren on-line ikastaroen irakaspena. Hizlaria: Andoni Tolosa (AEK-ko On-line arduraduna).
13:00-14:00. Tailerrak.
1) Iparraldeko AEKren esperientzia eta praktika.
2) Erabileran eragiteko esperientziak: Zilegi eskola -Ireki atiak- asteburuko barnetegiak.
3) Programazio-eredu berria eta tutoretzen ekarpenak.
Euskal Herriko berbalagun, mintzalagun eta mintzakide guztiak Santurtzin (Bizkaia) elkartuko dira VII. Mintza Eguna ospatzeko, ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute guztion gozamenerako eta Gurasolagun egitasmoen arrakasta ikusita, umeentzako ekintzak ere antolatu dituzte.
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!
Bazkarirako txartelak maiatzaren 21era arte eros daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da (azken honen prezioa argitu gabe dago oraindik). Joateko asmoa duzuenak zuen herriko AEK euskaltegitik pasatu edo zuen dinamizatzailengana jo.
Informazio gehiago HEMEN.
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu uztailean, abuztuan edota irailean, gure euskaltegi eta barnetegietan euskara ikasi eta praktikatzeko. Ikasturtean zehar, ohikoa da euskaltegira edo negu barnetegira joatea, edo mintzalagun talderen batean ibiltzea, baina udan aukera zabaldu egiten da, "euskara eguzkitara ateratzeko"·
Barnetegiek egun osoan euskaraz bizitzeko aukera paregabea ematen dutela aprobetxatuz, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: Euskalduntze barnetegiak, titulu eta maila ofizialak egiaztatzeko prestatzekoak, familientzako barnetegiak, ibiltariak, mendikoa, xiberera ikastekoa eta ikasturte honetan berrikuntza moduan: bertsolaritza barnetegia!
Bertsoaren bitartez euskara ikasi eta praktikatzeko aukera izango dute barnetegi honetan izena ematen duten euskalakariek. Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi bertsolariekin, abuztuaren lehenengo astean bertsoa ulertzen eta bertsoaz gozatzen ikasiko dute, sekretu guztiak deskubritu, eta bertsolariak ezagutuko dituzte.
Hona hemen barnetegiei buruzko informazio osatua:
Hego Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1) ARANTZA eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 2tik 15era (Ekainak 21)
Uztailaren 16tik 29ra (Uztailak 5)
Uztailaren 30etik abuztuaren 12ra (Uztailak 19)
Abuztuaren 13tik 26ra (Abuztuak 2)
Abuztuaren 27tik irailaren 9ra (Abuztuak 16)
Irailaren 3tik 16ra (Abuztuak 23)
EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 14 egun (90 ordu). 486€
Abuztuaren 13tik 26ra (Abuztuak 2)
B1 eta B2 mailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 7 egun (45 ordu). 243€
Abuztuaren 27tik irailaren 2ra (Abuztuak 16)
Irailaren 3tik 9ra (Abuztuak 23)
Bertsolaritza barnetegia (B2 gaindituta) FORUAn. 7 egun (42 ordu). 295 €
Abuztuaren 1etik 7ra (Uztailak 20)
Begirale taldea: Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita, Esti Alberdi.
Izena emateko: praktikatu@aek.org
Familia barnetegia. ADUNA / FORUA /ZUGARRAMURDI (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu).Helduak: 462 €. Haurrak: 274 €
Uztailaren 2tik 13ra (Ekainak 21) Aduna – Forua - Zugarramurdi
Uztailaren 30etik abuztuaren 10era (Uztailak 19)Aduna - Forua
Abuztuaren 6tik 17ra (Uztailak 26) Zugarramurdi
Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Ekainaren 30etik uztailaren 15era (Ekainak 21)
Barnetegi ibiltaria, bizikletaz.Euskal Herrian zehar. 16 egun. 473 €
Abuztuaren 4tik 19ra (Uztailak 26)
DESKONTUAK (Hego Euskal Herrian)
AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean zehar 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei)
2 barnetegi egiteagatik % 10
3 barnetegi egiteagatik % 15
3 seme-alabekin, haur guztien matrikularen % 10
Aplikatutako deskontuak osotara ez dira % 15 baino gehiago izango
Ipar Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia UREPELEn. MAILA GUZTIAK.12 egun (70 ordu)*AEK-ko kartadunentzat: 590 € / langabetuentzat: 500 €
AEK-ko kide izateko, 22 €
Uztailaren 9tik 22ra (Ekainak 29)
Uztailaren 30etik agorrilaren 10era (Uztailak 27)
Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 8 egun (35 ordu)*AEK-ko kartadunentzat: 295 € / langabetuentzat: 250 €
AEK-ko kide izateko, 22 €
Uztailaren 30etik agorrilaren 6ra (Uztailak 20)
Barnetegi kalakaria mendian** (mintza praktika) IRATI (B1 mailatik goiti). 8 egun (15 ordu).*AEK-ko kartadunentzat: 450 €
AEK-ko kide izateko 22 €
Uztailaren 21etik 28ra (Uztailak 1)
*AEK-ko kartadunentzat. Besteek 22 € gehitu beharko dute (urtean behin) AEK-ko kide izateko.
** Guttienez 12 kide beharko dira taldea osatzeko. Gehienez 20 partaide izan daitezke.
Bestetik, ohi bezala, etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian.
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat 2., 3. eta 4. maila on-line egiteko aukera ere izango da AEKn. 2. eta 3. mailako ikastaroen iraupena 100 ordukoa izango da (uztailaren 2tik irailaren 29ra) eta prezioa 327 eurokoa. 4. mailakoa, ordea, irailean izango da (40 ordu).
Bestalde, euskara irakasle izateko Glotodidaktika ikastaroa konbinatua (on-line eta aurrez aurreko bost saio) eskainiko da irailan eta urrian.
Berriarekin elkarlanean euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzeko egitasmoa jarri martxan Urrats, Urumea, Ilazki, Maizpide, Udaberria eta Bilbo Zaharra euskaltegiak, AEK-k, IKA-k, Udal euskaltegiek eta hizkuntza ofizialek.
Larunbatetan egunkarian argitaratutako erreportaje, albiste eta elkarrizketa bati buruzko galderak kaleratuko dira hurrengo larunbatean. Euskaltegiko ikasleek erantzun eta postaz bidali beharko dituzte helbide honetara: Martin Ugalde kultur parkea z/g, 2014 Andoain (Gipuzkoa).
Partehartzaile guztien artean sariak banatuko dira.
Larunbat honetan (maiatzaren 12an) emango diote hasiera lehiaketari: lehenengo galderak egingo dituzte joan den larunbatean (maiatzaren 5ean) argitaratutako emakumeen aurkako indarkeriari buruzko artikuluaren gainean.
Korrika, euskararen aldeko lasterketa erraldoia, pixkanaka mundu zabalera hedatzen ari da eta hainbat hizkuntza gutxituk hartu dute adibidetzat. Martxoan, Irlandan RITH 2012 egin zuten gaelikoaren sustapenerako eta larunbatean (maiatzaren 12an) Bretainian, Ar Redadeg hasiko da.
Bretoieraren aldeko lasterketaren hirugarren edizioari Bresten emango diote hasiera eta Douarnenezen bukaera, hilaren 19an. Azken egun horretan, AEK-ko ordezkariek 1541. kilometroan mezu sekretua daraman lekukoa eramango dute.
Bretoieraren aldeko lasterketan parte hartzeko modu asko dago: ziberkilometroak, materiala erosita... Informazio guztia Ar Redadeg-en web-gunean aurkituko duzue!