AEK-ren xedea
Euskal Herria euskalduntzea da eta hori lortzeko euskararen normalizaziorako eremu guztietan egingo du lan: ezagutza, erabilera eta sustapena.
- Ezagutza, hizkuntzaren ikaskuntza eta trebakuntza.
- Erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak.
- Sustapen soziala.
erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak
Euskara plana: edozein arlo zein erakundetan hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batez kudeatzeko prozesua abian jartzeko aholkularitza, metodologia partehartzailean eta etengabeko hobekuntza prozesuan oinarritua.
- Egoeraren diagnostikoa.
- Planaren diseinua eta garapena.
- Planaren jarraipena eta ebaluazioa.
- Hizkuntzaren kudeaketa sistema.
1 / 2 > |