AEK
<description>AEK ::</description>
<language>eu</language>
AEK
Udan euskara ikasteko aukera zabalik AEKn
<description>Udan euskara ikasteko aukera zabalik AEKnDagoeneko prest dira udako ikastaro eta barnetegiakAEK-k dagoeneko zabalik du matrikula epea udan euskara ikasi nahi duen ororentzat, aukera ezberdinak eskaintzen dituelarik euskaltegi eta barnetegietan. Ikastaroak uztailean, abuztuan edota irailean izango dira herri euskaldunetan kokatutako barnetegietan eta AEKren euskaltegietan.AEK-k zabalik izango ditu Euskal Herri osoan 100 bat euskaltegi, herritik oso urruti alde egiterik ez eta egunean bost orduko ikastaro trinkoa egin nahi duten ikasleentzat. Ikasturtean zehar ikasitakoa finkatzeko, euskararen hastapenak ezagutzeko edo 3. maila zein EGArako azterketa prestatzeko parada izango dute edozein mailatan matrikulatutako ikasleek, etxetik oso hurbil. Baina uda opor garaia dela aprobetxatuz atseden egun horiek euskara ikasteko erabili nahi dituztenek ere ez dute aukerarik faltako.Bi asteko barnetegiakBarnetegira doan ikasleak 90 eskola ordu izango ditu barnetegian bertan, baina hortik kanpo ere, euskaraz bizi ahal izatea bermatzen du barnetegiak herri euskaldunetan kokatuta egoteak. Azken batean, barnetegian denetarako astia dago: ikasteko, txangoak egiteko, ekintzak antolatzeko, lagun berriak egiteko eta ondo pasatzeko, finean, oporretan euskaraz bizitzeko. Aurten barnetegi hauek Arantzan eta Foruan antolatuko dira uztailaren 7tik 20ra, uztailaren 21etik abuztuaren 3ra, abuztuaren 4tik 17ra, abuztuaren 18tik 31ra, eta irailaren 1etik 14ra bitartean. Barnetegi hauetan izena emateko derrigorrezkoa da 1A maila (lehenengo hiru urratsak) gaindituta izatea.Familientzako barnetegiakBarnetegi mota honen helburua gurasoen eta seme-alaben arteko harremana euskaraz gauzatu dadin laguntzea da, ohituraren poderioz askotan zaila suertatzen delako horrela komunikatzea. Gurasoak euskara eskolak jasotzen dituzten bitartean, umeak begirale eta hezitzaileen zaintzapean egoten dira, eta guztien “eginbeharrak” bukatutakoan elkartzen da familia, eguneko gorabeherak elkarri kontatu eta euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Familia barnetegietan gurasoek 1B mailaren hasiera izan behar dute eginda eta eurekin joango diren 4 eta 12 urte bitarteko umeek D ereduan egon behar dute matrikulatuta. Adunan, Foruan eta Berrizen antolatu dira familientzako barnetegiak, uztailaren 7tik 20ra eta abuztuaren 4tik 17ra bitartean.Barnetegi ibiltariakMintzapraktika, kirola eta Euskal Herriko txokoen eta euskalkien ezagutza uztartzeko aukera eskaintzen du barnetegi ibiltariak. Kasu honetan ez dago eskola ordurik, baina izena ematen dutenek bermatuta dute hamasei eguneko ibilaldian euskara hutsean komunikatuko direla elkarren artean. Bi izango dira aurten mota honetako barnetegiak: uztailaren 21etik 26ra oinez egingo dena; abuztuaren 2tik 17ra bitartean bizikletaz egingo dena.Iparraldean ikastaro bereziakHainbat barnetegi antolatu ditu AEK-k Iparraldean: Urepelen hamabi eguneko bi barnetegi burutuko dira, uztailaren 7tik 18ra lehenengoa eta abuztuaren 4tik 15era bigarrena, eta maila guztietako ikasleek eman ahal izango dute izena, baita hutsetik hasi nahi dutenek ere. Ez da beharrezkoa, beraz, Hegoaldeko barnetegietan gertatzen den gisan, gutxieneko ezagutzarik izatea. Bestalde, bost eguneko xiberera ikastaroa egingo da Zuberoan abuztuaren 4tik 9ra bitartean. Bertako euskalkiaren ezaugarriak ikasteaz gain, herrialde honetako kultura, historia eta ohituren zertzelada batzuk ere ezagutu ahal izango dituzten ikasleek. Iparraldeko ohiko eskaintzaz gain aurten beste bi ikastaro berri antolatu ditu AEK-k: Ur-kirolak ikasteko ikastaroa, eta dantza ikastaroa, abuztuaren 11tik 15era.Barnetegi bat baino gehiago eginez gero, beherapenak egongo dira, baita langabeentzat ere Iparraldean. Halaber, ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Hurbilen daukazun euskaltegian galdetu prezio eta ordutegiak.Barnetegien leku, data eta matrikula prezio zehatzak1A mailatik aurrera. Arantzan edo ForuanUztailaren 7tik 20ra (ekainak 26) *Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra (uztailak 10) *Abuztuaren 4tik 17ra (uztailak 24) *Abuztuaren 18tik 31ra (abuztuak 7) *Irailaren 1etik 14ra (abuztuak 27) *2 aste, 90 ordu. 447 €Maila guztiak. UrepelenUztailaren 7tik 18ra (ekainak 19) *Abuztuaren 4tik 15era (uztailak 18) *12 egun. 570 € (langabeek 420 €)AEK-kideek 530 € (langabeek 380 €)Familia barnetegiak. Adunan, Foruan edo BerrizenUztailaren 7tik 20ra (ekainak 26) *Abuztuaren 4tik 17ra (uztailak 24) *2 aste, 90 ordu. Helduek: 471 €. Haurrek: 280 €Barnetegi ibiltaria bizikletaz. Euskal Herrian zeharAbuztuaren 2tik 17ra (uztailak 11) *16 egun. 405 €Barnetegi ibiltaria oinez. GR 10 Euskal HerrianUztailaren 21etik 26ra (uztailak 1) *6 egun. 440 €AEK-kideek 400 €Xiberera ikastaroa. ZuberoanAbuztuaren 4tik 9ra (uztailak 18) *6 egun. 305 € (langabeek 230 €)AEK-kideek: 265 € (langabeek 190 €)Dantza eta “ur kirolak” ikastaroa. MiarritzenAbuztuaren 11tik 15era (abuztuak 1) *5 egun. 410 € (langabeek 285 €)AEK-kideek: 370 € (langabeek 245 €)* Matrikulatzeko azken eguna
Gernika-Lumoko Udalak eta Ahize-AEK-k etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko hitzarmena sinatu dute
<description>Akordioa Udaleko bilkura aretoan gauzatu dute Gernika-Lumoko alkate José María Gorroñok eta AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak, ondoan Idoia Fernandez euskara zinegotzia eta proiektu honetako koordinatzaile eta Ahizeko kide Isusko Diez dituztela.
Gernika-Lumoko Udalak Ahizerekin sinatu duen lankidetza hitzarmenaren bidez,  etorkin gazteak euskal mundura erakartzeko egitasmoaren plan estrategikoa diseinatu eta abiatzeko helburua dauka proiektuak.
Ahizek Gernikan eragile diren hainbat elkarte, erakunde, eskola, ikastetxe, euskaltegi, Udala bera edota etorkinak eurak eta gaiari heltzeko gogoa eta interesa azaltzen dutenekin batera, hausnarketa estrategikoari ekingo dio, norantz eta nola joan nahi dugun eta zein interbentzio-estrategia garatuko den lantze aldera. Hausnarketarako bide hau etorkinak euskal munduratzeko, euskaldunak etorkinengana hurbiltzeko, proiektuak perspektiba integralagoa izateko eta eragileen arteko elkarlanean eta sinergien batuketan oinarrituta egoteko aurreikusi da. Horretarako 12 urtetik 24 urtera arteko Gernika-Lumoko etorkin gazteak izango dira aztergai, hiru multzotan bereizita: 12-15 urte, 16-19 eta 20-24.
Aipatutako langintza horretarako Ahizek laguntza teknikoa eta metodologikoa emango dio Udalari, eta sei bat hilabetez luzatuko da ikerlana. Proiektua aurrera ateratzeko koordinatzaileaz gain, Ahizeren teknikaria arituko da, Gernika-Lumoko Udaleko euskara teknikariarekin eta Busturialdeko gizarte zerbitzuetako teknikariekin batera jarraipen eta koordinazio lanetan.
Ondorioztatutako hausnarketaren bidetik landuko diren programak edota proiektuak eragile bakoitzaren behar eta ahalmenera egokituko dira, hala nola, etorkin heldu berriak artatzeko ibilbide programak, gazteei zuzenduriko Berbalagun programak, motibazioa lantzeko jarduerak, gazteen hizkuntza gatazkak gertatzen diren guneen identifikazioa eta eurei egokitutako mikroplanen diseinuak eta konpromisoetan oinarrituriko hitzarmen bidezko ekintzak.</description>
Euskara-gaitasun tituluak baliokidetzeko Dekretua. Euskaltegien balorazioa
<description>Gaur, apirilak 16, pasa den astean Eusko Jaurlaritzak, Europako Erreferentzi Marko Bateratuari jarraiki, euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak baliokidetzeko erabakia indarrean jarri da. Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak emandako urratsaren aurrean, euskaltegi pribatu homologatuek erabaki horren balorazioa egin dute, beraien iritzia gizarteratu asmoz gaur goizean eman duten prentsaurrean. Mertxe Mujika (AEK), Gurutze Sarasola (IKA) eta Patxi Agirregomezkorta (Batuz); euskaltegi libre homologatuen izenean:
"Ondotxo dakizuenez, pasa den astean Eusko Jaurlaritzak, Europako Erreferentzi Marko Bateratuari jarraiki, euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak baliokidetzeko erabakia hartu zuen, gaur bertan, apirilak 16, indarrean jartzeko. Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak emandako urratsaren aurrean, euskaltegi pribatu homologatuok erabaki horren balorazioa egin dugu, eta hori gizarteratzeko asmoz deitu zaituztegu prentsaurreko honetara.
   Hasiera batean D titulua eta haren ondotik Euskararen Gaitasun Agiria edo EGA famatua sortu zirenetik, beste hainbat profil eta titulu lortzeko azterketa mota ugari egin izan dituzte euskara ikasleek azken urteotan: IRALEko lehen eta bigarren eskakizunak, Administrazioko hirurak, Ertzaintza eta Osakidetzakoak... guztiak bateraezinak eta batzuk epe jakin baterako bakarrik balio izan dutenak. HABEko  titulazioak, berriz, 2004an sortu ziren, hau da, atzo, euskara tituluen historian. Azken horiek ez dute aparteko baliorik izan, ordaindutako matrikularen zati bat berreskuratzeko izan ez bada.
   Titulu ofizialak aspalditik ematen badira ere euskaltegietako jarduna lehenagokoa da. Zentzu horretan, argi geratu behar da euskaltegiak ez garela hizkuntz akademiak. Euskaltegiak zentro ofizialak gara, eta zerbitzu publiko bat eskaintzen dugu. Euskaltegiok euskararen irakaskuntza arautuaren erreferentzia nagusia gara eta, besteak beste, Europako batzordearen oniritzia daukan curriculum ofizialaren araberako irakaskuntza prozesua darabilgu. Gaurtik aurrera, euskara-gaitasun tituluen homologazioarekin, euskaltegion irakaskuntza prozesua ofiziala eta Europak balioetsia izango da. 
   Orain arte tituluak eskuratu dituzten ikasle asko euskaltegietatik pasa da, eta titulazio ugaritasun horrek euskaltegiak beren jarduna egokitzera behartu ditu, ikasleek behar zituzten tituluen ezaugarriak eta azterketak gainditzeko teknikak  txertatu behar izan ditugulako euskararen irakaskuntzan. Jendea oso estu ibili izan da tituluak lortzen, eta ikasi nahia askotan alde batera geratu da, tamalez. Baina orain, titulu guztiak euskaltegiotan aspaldi erabiltzen ari garen metodologiara etorri dira. Ikasleek euskaltegian izena eman beharko dute eta bertan ikasitakoak, ordaindutakoaren zati bat berreskuratzeko balio izateaz gain, berme ofiziala izango du. Euskaltegiok azken urteotan etengabe egin dugun eskaera bati erantzutera dator Eusko Jaurlaritzaren erabaki hau. Ez da berehalakoan lortu, nahi baino gehiago berandutu da titulazioen baliokidetzea, baina izan dadila ongi etorria. Tituluak homologatu eta bateratzeko erabaki honekin aurrerantzean jendea lasaiago ibiliko dela uste dugu, eta horrek motibazioan onerako eragingo duela. Izan ere, jendeak ikusiko du euskaltegira etorri eta euskara ikasita egiaztatu ahal izango duela bere maila, kontua ez dela azterketa bat nola edo hala gainditzea. 
   Euskaltegi pribatu homologatuon iritziz, ikasleek euskaltegian bertan lortu dezaketen eta Europa osoko titulazioekin bateragarria izango den euskara titulu ofizialak eskaintzeak euskal hiritar askoren jarrera ezkorrean eragingo du. Erabaki honek euskara ikastea erraztuko du eta, ondorioz, jendea euskarara hurbiltzea. Hori dela-eta, erabileran ere igartzea espero dugu. 
   Izan ere, gure helburua ez da jendea tituluak lortzera bultzatzea, ez hori bakarrik behintzat. Euskaltegiok   euskararen erabilera bultzatu nahi dugu, argi eta garbi. Xedea ez da azterketak egitea edota ikasleak tituluak lortzen trebatzea. Ez dugu nahi euskara azterketekin identifikatzea, hainbeste titulu eta azterketa egin beharrarekin, orain arte gertatu den bezala.
   Baina hemendik aurrerako bidea errazagoa izango delakoan gaude, ikasleentzat nahikoa izango delako euskaltegian maila bat eskuratzea titulu baten jabe izateko, beste ezer egiaztatzen ibili beharrik gabe.
   Beraz, herritarrek eguneroko bizimoduan euskara gustura eta eroso erabili dezaten urrats garrantzitsu bat da eta euskararen onurarako izatea espero dugu."</description>
Euskara-gaitasun tituluak konbalidatzeko Dekretua
<description>HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako agiriak Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen ditu, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz.
Euskara-gaitasun tituluen konbalidaziorako markoa. Dekretuak ontzat eman dituen baliokidetzak:Hizkuntza Eskola Ofizialen agiriak, Irakaspostuetarako 1. eta 2. Hizkuntza-Eskakizunak eta Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria sei hilabeteko epean baliokidetza-taula honetara biltzea aurreikusten du dekretuak.Dekretua apirilaren 15eko EHAAn argitaratuko da.
Iturria: HABE</description>
Hamabosgarren esaera zaharra txapelketa Sopelan
<description>Sopelako AEK-k hamabosgarrenez antolatu du Esaera Zaharren Txapelketa. Euskal esaerak ezagutaraztea eta erabilaraztea xede duen lehiaketa honen aurtengo edizioa apirilaren 12an burutuko da, Sopelan (Bizkaia).Taldeak lehiatzen dira txapelketa honetan, eta izena ematean (epea apirilaren 7an bukatuko da) 100 atsotitzeko zerrenda bat eskaintzen zaie, txapelketa egunerako ikasia izan dezaten. Hiru zatitan banatzen da egitaraua:1) Eguerdian, herrian zeharreko kanporaketa: Algortako Bertsolari Eskolak prestatutako bertso idatziak kantatzen zaizkie taldeei, eta hauek bertso horien oinarrian zein atsotitz dagoen asmatu beharko dute.2) Herri-bazkaria, Sopelako Ander Deuna ikastolako jantokian.3) Bazkalostean, final handia: prozedura kanporaketakoa bezalakoa da, baina bertsoak bat-batekoak izango dira. Aurten, Nerea Elustondo eta Igor Elortza bertsolariak ariko dira. Txapelketaren oinarriak HEMENTxapelketarako esaera zerrenda HEMENEsaeren azalpenak HEMENAURTENGO ESAEREN INGURUKO ARIKETAK. ESAERA ZAHARRAK ULERTZEKO EGOERAK</description>
AEKren neguko barnetegia
<description>Apirilaren 3tik 30era. 
Sei orduko eskolak egunero eta hainbat ekintza eta irteera Foruko barnetegian (Bizkaian), Urdaibaiko natur erreserban
maila guztiak
EGA
1 eta 2 mailetako azterketetarako mintzamena saio bereziak
Prezioa: 486 euro hilabetea (120 eskola ordu, egonaldia eta janaria)
Izen-ematea: 946 253 596 (Busturialdeko AEK)</description>
Iparraldeko AEKren eskaintza berezia
<description>Iparraldeko AEK-k “euskaraz gozatzeko” hainbat ikastaro eta ekintza berri antolatu ditu.
Iparraldeko AEK-k, ohiko kurtsoez gain, hainbat barnetegi eta ikastaro berri antolatu ditu martxotik abuztura bitartean, euskara ikasi eta euskaraz gozatzeko aukera zabalduz.
Bost eguneko zein bi asteko ikastaro eta barnetegiak, sei eguneko barnetegi ibiltaria (GR 10), zuberera ikasteko ikastaroa eta bestelako ikastaroak (ur kirola, dantza…), dira eskaintza berri eta zabalaren mamia. Eskaintza bereziari dagokionean, hau da, barnetegi ibiltaria, ur kirolak praktikatzeko ikastaroa eta dantzak ikasteko ikastaroa, ikastaro horietan euskarazko ikaskuntza aktibitate horiekin lotuta uztartuko dira. 
Barnetegi eta Miarritzen, Donapaleun edo Urepelen egingo dira. 
Ikastaroen datak eta prezioak eskuratu (pdf-a)
Informazio gehiago
Iparraldeko AEKrekin harremanetan jarri: 05 59 25 76 09 deitu edo aek(abildua)wanadoo.fr helbidera idatzi.</description>
Genero indarkeriaren kontrako AEK-ren ebazpena
<description>AEKren Batzar Nagusiak, 2008ko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, genero indarkeriaren aurkako neurriak jasotzen dituen honako ebazpena onartu du:
GENERO INDARKERIAREN AURREAN HARTU BEHARREKO NEURRIAK</description>
Hamabosgarren esaera zaharren txapelketa Sopelan
<description>Sopelako AEK-k hamabosgarrenez antolatu du Esaera Zaharren Txapelketa. Euskal esaerak ezagutaraztea eta erabilaraztea xede duen lehiaketa honen aurtengo edizioa apirilaren 12an burutuko da, Sopelan (Bizkaia).Taldeak lehiatzen dira txapelketa honetan, eta izena ematean (epea apirilaren 7an bukatuko da) 100 atsotitzeko zerrenda bat eskaintzen zaie, txapelketa egunerako ikasia izan dezaten. Hiru zatitan banatzen da egitaraua:1) Eguerdian, herrian zeharreko kanporaketa: Algortako Bertsolari Eskolak prestatutako bertso idatziak kantatzen zaizkie taldeei, eta hauek bertso horien oinarrian zein atsotitz dagoen asmatu beharko dute.2) Herri-bazkaria, Sopelako Ander Deuna ikastolako jantokian.3) Bazkalostean, final handia: prozedura kanporaketakoa bezalakoa da, baina bertsoak bat-batekoak izango dira. Aurten, Nerea Elustondo eta Igor Elortza bertsolariak ariko dira. Txapelketaren oinarriak HEMENTxapelketarako esaera zerrenda HEMENEsaeren azalpenak HEMEN</description>
Enkarterrin euskararen erabilera sustatzeko ekimen berria
<description>Enkarterriko Berbalagunak “Euskararen gidabaimena” jokoa jarriko du martxan martxotik aurreraEnkarterriko Berbalagun proiektuak “Euskararen gidabaimena” jokoa jarriko du martxan. Joko honek euskararen erabilera bultzatzea du xede, modu parte hartzaile eta umoretsuan, eta aldi berean euskaldunei elkar ezagutzeko aukera gehiago ematea. Horrekin batera, euskaldunen hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu nahi dugu, Enkarterrin ere euskaraz bizi ahal dela erakutsiz.Jokoa martxan jartzeko Berbalagun batzordeaz gain (Mankomunitate, Balmaseda, Gordexola, Sopuerta eta Zallako Euskara zerbitzua, Enkarterriko AEK eta Udal euskaltegia), Enkarterriko eragile desberdinekin egin dugu lan, besteak beste, Txotx Euskara Taldea, Ekintza Gazte Taldea, Hodoibaltza Euskara Taldea, eta jakina, Enkarterriko euskaldun eta euskaltzaleekin. Era berean, ezinbestekoa izango da denda eta komertzio txikien laguntza, haiek jokoan parte hartzen duten heinean euskaldunei eguneroko bizitzan euskaraz egiteko aukera gehiago emango baitizkiete.</description>