AEK-ren webgunea AEK-ren webgunea http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=frontpage&lang=es Thu, 09 Sep 2010 22:23:56 +0000 Joomla! 1.5 - Open Source Content Management es-es EUSKARA? BAI, NAHI DUT! http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=92%3Aeuskara-bai-nahi-dut&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=92%3Aeuskara-bai-nahi-dut&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.



AEK-k 2010-2011 ikasturterako prestatu duen matrikulazio kanpaina aurkeztu du. Ekitaldian egon dira AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak: Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Fernan Landaburu eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia.



 


Oskar Elizburuk azaldu du kanpainaren mezua.

Euskara?. Hori da 2010-2011 ikasturteko kanpainaren bidez AEK-k euskal herritarrei luzatzen dien galdera edota proposamena. Eta erantzuna dator atzetik, Euskal Herri euskaldunean bizi gura dugunok gehien espero duguna: Bai, nahi dut!. Euskara nahi dut, euskaraz bizi nahi dut, euskara erabili eta transmititu nahi dut... Baina horretarako batzuek “euskara ikasi nahi dut” esan beharra dute lehenago, ikasi eta jakitearen ondorioa delako beste guztia.

Bai, nahi dut!. Oso testuinguru zehatz batekin lotzen dugu esaldi hori askotan, eta testuinguru horrek konpromisoa dakargu gogora, askatasunez hartutako konpromisoa, benetan nahi izatearen ondorioa. Izan ere, hor dago gakoa, eta oinarria: nahi izatea da kontua. Euskara nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan, baina gainontzeko guztia AEK-k jartzen du: euskaltegiak Euskal Herri osoan, urte osoan zehar zabaldutako barnetegia Foruan, irakasle talde prestu, prestatu eta eskarmentuduna, egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, irakur zaletasuna sustatzeko AIZU! aldizkaria... Hori guztia, euskara nahi duela argi duen ororen esku. Hemen ere, ezkontzetan bezala, konpromisoa alde bitarikoa baita.

 

]]> igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Wed, 08 Sep 2010 14:58:02 +0000 ABUZTUAN ETA IRAILEAN ERE ATERA "MIHI PUNTAN" DUZUN HORI http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=91%3Aabuztuan-eta-irailean-ere-atera-qmihi-puntanq-duzun-hori&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=91%3Aabuztuan-eta-irailean-ere-atera-qmihi-puntanq-duzun-hori&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.

Jada ikastaro eta barnetegi batzuk bukatu dira, baina oraindik asko falta da uda bukatzeko eta abuztuko bigarren hamanostaldian zein iraileko lehen hamabostaldian euskara ikasiz edo praktikatuz udaz gozatzeko aukera bat baino gehiago zabalik duzu. Euskaltegian egiten diren ikastaro trinkoez gain, hauek dira abuztuan eta irailean egingo diren barnetegiak:


EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK

1B, 2. eta 3. mailak (14 egun. 90 ordu)


Datak:

- abuztuaren 16tik 29ra (abuztuak 5)

- abuztuaren 30etik irailaren12ra (abuztuak 19)


Lekua: Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia)


Prezioa : 462 €



3. MAILA/EGA AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA (14 egun. 90 ordu)


Datak: abuztuaren 16tik 29ra  (abuztuak 5)


Lekua: Forua (Bizkaia)


Prezioa: 462 €


 




OHARRAK:


Parentesi barruan, izena emateko azken eguna

Prezio barruan sartzen dira eskolak, egonaldia eta otorduak

Hegoaldean, barnetegi bat baino gehiago eginez gero, beherapenak daude

 


EMAN IZENA, DEITU 902 36 22 94 TELEFONO ZENBAKIRA

]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Fri, 23 Jul 2010 08:46:54 +0000
HASI DIRA UZTAILEKO BIGARREN HAMABOSTALDIKO BARNETEGIAK http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=90%3Aabian-dira-uda-honetako-lehenengo-barnetegiak&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=90%3Aabian-dira-uda-honetako-lehenengo-barnetegiak&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.


Uztailaren 19an hasi eta abuztuko lehen egunera arte iraungo dute hilabete honetako bigarren hamabostaldiko EUSKALDUNTZE barnetegiek. Euskalduntze barnetegi hauek Arantzan (Nafarroa) eta Foruan (Bizkaia) dira eta 1B, 2. eta 3. mailako ikastaroak dira.


Uztailaren 19an hasi eta 24an bukatuko den beste barnetegi bat, Iparraldeko oinezkoentzako barnetegi ibiltaria da, Pirinioetan ibiliko dena GR 10 ibilbidea egiten.


Beste alde batetik, bi egun lehenago, larunbatean, hasi zen bizikletaz egingo den barnetegi ibiltariaren 10. edizioa, ibiltarien aitzindaria eta beste behin 16 egunez Euskal Herria zeharkatuko duena. Ikusi BerriaTB-k barnetegi biltariari buruz egin duen bideoa.

 

Batzuk hasi eta beste batzuk bukatu: oinezkoentzako Hegoaldeko barnetegi ibiltaria uztailaren 18an bukatu zen. Egun berean amaitu ziren familientzako lehenengo barnetegiak ere (1B, 2. eta 3. mailetarako). Hurrengo familientzako barnetegiak abuztuaren 2an hasiko dira.


Oraindik asko falta da uda amaitzeko eta batzuk bukatu diren arren oraindik aukera asko eta asko daude, barnetegiez gain baita ikastaro trinkoetan ere, euskara ikasiz "mihi puntan duzuna ateratzeko". Ez galdu aukera. Ikusi AEKren udako eskaintza.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Mon, 05 Jul 2010 11:51:25 +0000
Los euskaltegis exigen una respuesta al Gobierno Vasco http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=89%3Aeuskaltegiek-erantzuna-exijitzen-diote-eusko-jaurlaritzari&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=89%3Aeuskaltegiek-erantzuna-exijitzen-diote-eusko-jaurlaritzari&catid=37%3Aberriak&lang=es

Ha transcurrido un año desde que se produjo el cambio en la Viceconsejería de Política Lingüística. Desde esta institución hasta ahora siempre hemos escuchado la misma afirmación: “Nuestro deseo es claro: no se darán pasos atrás”.

 

Pero los euskaltegis no percibimos que esto sea así. No sabemos aún con qué financiación contaremos para el próximo curso 10-11, cosa que hasta ahora conocíamos anualmente el mes de mayo. La preocupación, por tanto, es muy grande, puesto que el hecho de no saber con qué recursos económicos podremos contar, condiciona totalmente el devenir del curso. Es más, sospechamos que esta falta de concreción puede ser la señal de que no se avecina nada bueno.

 

Se han hecho reuniones y dicen que hay voluntad para solucionar el tema, pero es la palabra “crisis” lo único que sale de su boca.

 

Por lo tanto, la crisis la soportarán una vez más los miles de alumnos que se acercan todos los años al euskaltegi, porque, lejos de dar pasos en dirección a la gratuidad, supondrá un esfuerzo mayor para ellos el aprendizaje de nuestra lengua, oficial en la CAV. Pero no afectará sólo a los alumnos, sino que podemos prever un empeoramiento de las condiciones laborales de un profesorado que todavía no ha logrado llegar a una situación laboral normalizada.

 

Es preocupante, así mismo, la frase pronunciada en la última reunión: “Esta legislatura será complicada, y el que tiene que meter la tijera en los presupuestos carece de sensibilidad respecto a la euskaldunización”.

 

Por lo tanto, hacemos un llamamiento al Gobierno Vasco para que, en primer lugar, tome medidas para evitar un retroceso en el camino recorrido hasta ahora. En segundo lugar, instamos al Gobierno Vasco a que dé a este sector el reconocimiento que necesita y que merece, y a que, finalmente, pase de una mera política de subvenciones a una colaboración permanente. Creemos que es el momento de pasar de las buenas palabras a la acción.

 

Euskaltegiak:

Batuz, IKA, Elkarlan, Deustuko Euskal irakaslegoa,

Maizpide euskaltegia, Bai & by, AEK

]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Thu, 24 Jun 2010 11:34:35 +0000
Euskara irakasle izateko ikastaro berriak Bilbon, Donostian eta Iruñean http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=88%3Aeuskara-irakasle-izateko-ikastaro-berriak-bilbon-donostian-eta-irunean&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=88%3Aeuskara-irakasle-izateko-ikastaro-berriak-bilbon-donostian-eta-irunean&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berriak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu. Ikastaroak Bilbon, Donostian eta Iruñean egingo dira. Uztailean Bilbon eta Donostian, irailean Iruñean. Bestalde, ikastaro konbinatua egiteko aukera ere eskainiko du AEK-k, on-line eta aurrez aurreko saioak partekatuta Bilbon eta Donostian ezezik baita Gasteizen ere.

Datak: uztailaren 1etik 28ra (Bilbo eta Donostia), irailaren 1etik 28ra (Iruñea).


Ordutegia: 9:00etik 13:30era


Ikastaroaren prezioa: 305


Izena emateko azken eguna: ekainaren 25a (Bilbo eta Donostia), abuztuaren 25a (Iruñea).


OHARRA: Partaideak matrikula egiten den hurrenkeran onartuko dira.

Parte hartu nahi duenak inskripzio orria bete eta bankuko ordainagiriarekin batera helbide honetara eraman edo bidali behar du. Berdin edozein zehaztapen edo informaziorako:


AEK Bizkaia                                                     
Txakur kalea 1, 4. pisua               
48005 Bilbo                      
Telefonoa: 94 415 95 12                               

AEK Gipuzkoa
Iztueta kalea, 3 behea
20005 Donostia
Telefonoa: 943 327172

AEK Nafarroa
Errekoletak 16, behea
31001 Iruñea
Telefonoa: 948 220 213

 

]]> igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Mon, 07 Jun 2010 11:53:31 +0000 Cursos de verano y barnetegis 2010. La oferta de AEK http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=83%3Aaek-k-prest-dauka-udako-eskaintza-mihi-puntan-duzuna-ateratzeko&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=83%3Aaek-k-prest-dauka-udako-eskaintza-mihi-puntan-duzuna-ateratzeko&catid=37%3Aberriak&lang=es Es el momento de recordar el dichoso verbo que no sale, la palabra que te quedas sin decir por miedo a meter la pata. Es el momento de soltarse, de abandonar la vergüenza y los complejos y “sacar lo que tienes en la punta de la lengua”. AEK te ofrece diferentes alternativas para aprender y practicar euskara  en cualquiera de sus euskaltegis y barnetegis en julio, agosto y/o septiembre.

Cursos intensivos

Para aprender euskara, reforzar lo aprendido durante el curso o lograr el título oficial de tu nivel o el nivel 3 o EGA. Algunos cursos están subvencionados. Pregunta en el euskaltegi de AEK más cercano.

Barnetegis

La manera más rápida, eficaz y bonita para aprender y mejorar tu euskara. Ubicado en un entorno euskaldun, en el barnetegi tendrás tiempo para todo: clases, actividades extraescolares, hacer amigos y, sobre todo, vivir en euskara durante todo el día.

Barnetegis para familias

Para fomentar la comunicación en euskara dentro de la familia. Una manera diferente de pasar las vacaciones en familia. Mientras los padres y madres asisten a clase, sus hijos disfrutarán con nuestros educadores de actividades diseñadas específicamente para ellos.

Barnetegis de práctica

Para practicar euskara mientras haces y aprendes otras cosas que te gustan: cocina, bertsolaritza, teatro, danza, deporte de aventura…

Barnetegis  itinerantes

Para desarrollar el hábito de hablar en euskara en situaciones cotidianas y pasarlo bien recorriendo Euskal Herria, tanto en bicicleta como a pie.

Curso de suletino

Curso para aprender el dialecto suletino en Zuberoa.

 

 

Los barnetegis de AEK EN HEGO EUSKAL HERRIA

Barnetegis de euskaldunización (niveles 1B, 2 y 3)


14 días. 90 horas
Fechas:

  • del 5 al 18 de julio (24 de junio)1
  • del 19 de julio al 1 de agosto (8 de julio)
  • del 2 al 15 de agosto (22 de julio)
  • del 16 al 29 de agosto (5 de agosto)
  • del 30 de agosto al 12 de septiembre (19 de agosto)

Lugar: Arantza (Nafarroa), Forua (Bizkaia)
Precio: 462 €

Barnetegis para la obtención del  nivel 3/EGA
14 días. 90 horas
Fechas: del 16 al 29 de agosto (5 de agosto)
Lugar: Forua (Bizkaia)
Precio: 462 €

Barnetegis de práctica (perfeccionamiento, cocina, bertsolaritza, teatro, danza, deporte de aventura)
14 días. 90 horas
Fechas: del 2 al 15 de agosto (22 de julio)
Lugar: Forua (Bizkaia)
Precio: 533 €

Barnetegis para familias (niveles 1B, 2 y 3)
14 días. 90 horas
Fechas:
del 5 al 18 de julio (24 de junio)
del 2 al 15 de agosto (22 de julio)

Lugar: Aduna (Gipuzkoa) (1B), Forua (Bizkaia) (2, 3), Zugarramurdi (Nafarroa) (2,3)
Precio: 495 € para los adultos. 299 € para los niños.

Barnetegi itinerante en bicicleta
16 días
Fechas: del 17 de julio al 1 de agosto (8 de julio)
Lugar: recorrido por Euskal Herria
Precio: 450 €

Barnetegi itinerante a pie
16 días
Fechas: del 3 al 18 de julio (24 de junio)
Lugar: recorrido por Euskal Herria
Precio: 450 €
Los barnetegis de AEK EN IPAR EUSKAL HERRIA

Barnetegi de euskaldunización (niveles 1A, 1B y 2)
12 días. 70 horas
Fechas:
del 5 al 16 de julio (18 de junio)
del 3 al 13 de agosto (17 de julio)
Lugar: Urepele (Nafarroa Beherea)
Precio: 530 € para los que tengan el carné de AEK4. 450 € para los parados.

Barnetegi para aprender suletino
6 días. 35 horas
Fechas: del 2 al 7 de agosto (16 de julio)
Lugar: XX (Zuberoa)
Precio: 265 € para los que tengan el carné de AEK. 225 € para los parados.

Barnetegi itinerante a pie
6 días. 20 horas
Fechas: del 19 al 24 de julio (25 de junio)
Lugar: Travesía GR 10 (Pirineos)
Precio: 410 € para los que tengan el carné de AEK. XX para los parados.

Cursos de euskara, cocina, danza, pelota (niveles 1A y 1B)
5 días. 20 horas
Fechas: del 2 al 6 de agosto (16 de julio)
Lugar: Biarritz5 (Lapurdi)
Precio: cocina 295 €, danza o pelota 250 €

]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Mon, 28 Jun 2010 00:00:00 +0000
AEK-k gaur hasiko den Bretainiako Korrikan hartuko du parte http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=82%3Aaek-k-astelehenean-hasiko-den-bretainiako-korrikan-hartuko-du-parte&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=82%3Aaek-k-astelehenean-hasiko-den-bretainiako-korrikan-hartuko-du-parte&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.


Euskararen alde AEK-k antolatzen duen Korrika pixkanaka mundu zabalera hedatzen ari da, eta hainbat hizkuntza gutxituk hartu dute adibidetzat. Aurten egin dute lehen aldiz gaelikoaren aldeko Korrika, Rith 2010, eta Bretainian Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketaren bigarren edizioa, gaur hasiko da Roazhon-en ostiralean Pondinen amaitzeko. Maiatzaren 10etik 15era burutuko dute beraz eta 1.200 kilometroko luzera izango du guztira.


 

AEK-k 1098. kilometroan parte hartuko du , maiatzaren 15ean. Osatzen ari den delegazioan Maider Heguy (Iparraldeko AEK-ko presidentea) eta Jakes Bortayrou (Iparraldeko arduraduna) izanen dira.


Aurtengoan, Diwan bretoierazko eskolen eta egitasmoen alde 100.000 euro biltzea izango du xede Ar Redadeg-ek.


 

Bretainiarrek, 2008an antolatu zuten euren lehen Ar Redadeg (lasterketa bretoieraz), eta Naoned-etik (Nantes), Karaez-era (Carhaix), 600 kilometroko ibilbidea burutu zuten orduan. Bretoiera garatzeko dirua biltzea eta bretoieraren alde jendea mobilizatzea du helburu lasterketak. Lasterketak ume zein helduentzako bretoierazko eskolak dituzten udalerriak zeharkatzen ditu, eta Korrikan egiten den bezala, lekuko bat pasatzen diote korrikalariek elkarri eskutik eskura eta kilometroz kilometro, hizkuntzaren transmisioa irudikatzeko. Lekukoak, gainera, azken egunean ezagutaraziko den mezu bat darama barnean.


]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Thu, 06 May 2010 09:42:54 +0000
EGUNKARIA ABSOLBITUA! http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=80%3Aegunkaria-absolbitua&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=80%3Aegunkaria-absolbitua&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.

Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ren itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Euskaldunon Egunkaria. (BERRIA).


 


Zazpi urte eta, besteak beste, hiru Korrika igaro dira 2003ko otsailaren 20 ilun hartatik. Zazpi urte Korrika 13ren atarian, edizio horretako Korrika Kulturalaren Metxa antzezlana Egunkariaren azken alea eskuan aurkeztu behar izan genuenetik. Korrika bera Egunkaria aurrera lemapean egin behar izan genuenetik. Euskaldunon Egunkaria gabe utzi gintuzten, euskara hutsezko egunkari gabe utzi gintuzten. Eta euskalgintzan ibilbide oparoa duten bost euskal herritar kartzelaratu, torturatu eta epaitu zituzten gero: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, eta Xabier Oleaga; azken hau, AEKren sortzaileetako bat.


Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu auzipetuak eta absolbitu egin du, beraz, Euskaldunon Egunkaria. Bihoakie AEKren zorion agurra, elkartasuna eta besarkadarik handiena lehenik eta behin bost auzipetuei, eta ondoren Egunkarian lanean aritu ziren guztiei, baita hurrengo egunetan Egunero kaleratu zuten guztiei ere. AEKren errekonozimendu osoa den-denei. Azkenean, epaiak absolbitu egin ditu auzipetuak eta Egunkaria bera.


Zazpi urte geroago, Egunkariaren itxieraren eta epaiketaren beraren zentzugabekeria agerian geratu da. Hori bai, burubako eraso horren eraginez, Egunkaria desagerrarazi egin zuten; hortaz, auzipetuek dagoeneko pairatu duten zazpi urteko "kondena" ere gaitzetsi egin nahi dugu.

 


]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Mon, 12 Apr 2010 12:04:09 +0000
AEK ETORKIZUNARI BEGIRA BERE XIII. MINTEGIAN http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=79%3Aaek-etorkizunari-begira-bere-xiii-mintegian&catid=37%3Aberriak&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=79%3Aaek-etorkizunari-begira-bere-xiii-mintegian&catid=37%3Aberriak&lang=es No hay traducciones disponibles.

 





















AEK-k bere XIII. Mintegia burutu du Gasteizko Europa Jauregian, Hiru hamarkada garena ikasten lelopean. Bertan AEK-k bere hirugarren plan estrategikoa onartu du, 2010-2014 epealdian burutuko duena.


Epealdi estrategiko berria


Onartutako plan estrategiko berria aurreko bien jarraipena da, eta hainbat asmo nagusi biltzen ditu. Lehenik eta behin, AEKren xede nagusia Euskal Herria euskalduntzea izanik, hizkuntzaren sustapena, erabilera eta normalizazio orokorreko ataletan bultzada ematea da bere arduretako bat, aldi berean Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen egoera normalizatu eta egonkortuz. Gainera, jendartean txertatutako herri ekimena izanik, euskararen eragile izateko konpromisoa du, euskararen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatuz, eta euskaraz bizitzeko aukerak sortu, gehitu eta hedatuz.


Bestalde, AEK-k urteak daramatza bere jarduera osoan kalitatearen kultura txertatzen eta euskararen irakaskuntzan urrats handiak eta berriak ematen, metodologian, eskaintzan, irakasleen prestakuntzan eta material sorkuntzan sakonduz.


Hori guztia lortzeko, hurrengo epealdi estrategikorako AEKren beste asmo nagusietako batzuk dira barne egitura eraginkorragoa diseinatu eta praktikan jartzea, bere kideen lan baldintzak egokitzea eta profesionaltasunean aurrerapausoak ematea.


Hiru hamarkada baino gehiago lanean


AEK-k jai giroan ospatu du XIII. Mintegi hau, pasa den abenduan bete baitziren 30 urte Arantzazun bere lehenengo mintegia egin zuenetik. Ordutik hona, beste hamabi mintegi prestatu ditu, koordinakunde izatetik Euskal Herri osoan aritzen den erakunde izatera pasatu da, milaka eta milaka lagun euskaldundu ditu eta hamasei Korrika antolatu. Hori irudikatu dute amaiera ekitaldian taula gainera igotako bost irakaslek, aurrena “AEK, hiru hamarkada garena ikasten” esaldia osatzen zuten bost koadro erakutsiz, eta ondoren, haiei buelta emanda, “Etorkizunean ere Euskal Herria euskalduntzen” esaldia osatuz. Izan ere, AEK-k iragana du (ikus kronologia eta historia artxiboak), baina baita etorkizuna ere.


Iragan eta etorkizun horren isla izan da amaiera ekitaldiaren hasieran entzun den AEKren historiari buruzko kontakizuna, argazki zahar eta berriz hornitua. Eta ildo horretatik jarraitu dute ondoren parte hartu duten hizlariek ere.


Bertan egon ezin arren, Andres Urrutia euskaltzainburuak egun honetarako helarazi duen idazkian, “Garena ikasten” mintegiaren lemaren haritik, AEKren “lan eskerga gakoa” bi hitz horietan dagoela adierazi du. "Garena", hitz horren barruan sartuta dagoelako, hizkuntza ez ezik, hizkuntzaren inguruko kultura osoa; eta "ikasten", AEK-k ikasbide horretan etengabe egin dituen eginahalengatik. Halaber, Urrutiak AEK Euskaltzaindiaren babesean sortu zela gogoratu du, eta Euskaltzaindia sortzaile izan zen moduan, egun bidaide dela azpimarratu du. Gainera, behinola AEKren sortzaile eta arduradun, eta, azkenik, Euskaltzaindiaren kudeatzaile izan zen Juanjo Zearreta izan du gomutan.


Ondoren Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendiguren Bereziartuk hartu du hitza, AEK Kontseilua osatzen duten kideetako bat delako. Mendiguren Bereziartuk agurtzeko aukera izan du, datorren hilean utziko duelako kargua Paul Bilbaoren esku. Mendigurenek AEK-k Kontseiluan duen parte-hartzea azpimarratu du, Euskal Herriko lurralde osoan diharduen erakundea izatea eta orain arte egindako euskararen aldeko lana goratuz.


Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiari egokitu zaio ekitaldiaren
amaierako hitzak botatzea.
Mugikak AEKren lehenengo mintegi hura egin
zenetik 30 urte igaro direla gogorarazi du:  "Noizean behin atzera
begiratzea eta nondik gatozen gogoratzea behar-beharrezkoa da, nora joan
nahi dugun, nora eta nola joan behar dugun jakiteko".
Iraganetik,
etorkizunera, Mugikak azaldu duenez, "XIII. mintegian indar, ilusio eta
adostasun osoz egin hausnarketarekin eta hartutako erabakiekin, etorkizuneko
AEK egiten hasi garela esan dezakegu”. Bukatzeko eskerrak eman dizkie AEKn
urte hauetan guztietan aritu direnei eta AEK-k eta AEKieek euskararen
normalizazioan egiten duten ekarpena nabarmendu du.


Kortatu taldearen AEK-ko beteranoak kantak eman dio amaiera XIII. mintegi honi.

]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Sat, 27 Mar 2010 16:14:32 +0000
XIII. Mintegia egingo du AEK-k larunbatean, Gasteizen http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=78%3Axiii-mintegia-egingo-du-aek-k-larunbatean-gasteizen&lang=es http://www.aek.org/index.php?option=com_content&view=article&id=78%3Axiii-mintegia-egingo-du-aek-k-larunbatean-gasteizen&lang=es No hay traducciones disponibles.

Datorren larunbatean, hilak 27, AEK-k bere XIII. Mintegia burutuko du Gasteizko Europa Jauregian, Hiru hamarkada garena ikasten lelopean. Bertan AEK-k bere hirugarren plan estrategikoa onartu du, 2010-2014 epealdian burutuko duena.


Onartuko den plan estrategiko berria aurreko bien jarraipena izango da, eta hainbat asmo nagusi bilduko ditu.


Epealdi estrategiko berrirako arduretako bat, AEKren xede nagusia Euskal Herria euskalduntzea izanik, hizkuntzaren sustapena, erabilera eta normalizazio orokorreko ataletan bultzada ematea izango da.


AEK-k jai giroan ospatuko du XIII. Mintegi hau, pasa den abenduan bete baitziren 30 urte Arantzazun bere lehenengo mintegia egin zuenetik. Ordutik hona, beste hamabi mintegi prestatu ditu, koordinakunde izatetik Euskal Herri osoan aritzen den erakunde izatera pasatu da, milaka eta milaka lagun euskaldundu ditu eta hamasei Korrika antolatu.



AEKideek eta bertaratuko diren guztiek, Europa Jauregian burutuko den batzarrean ez ezik, ondoren ospatuko den jaian ere izango dute parte hartzeko aukera. Izan ere, mintegia bukatu ostean, Gari abeslariak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskainiko duen kontzertura joango dira, egindako lanari bukaera ona ematera.

 



AEKren Mintegien kronologia laburra:


I) 1979ko abenduan Arantzazun

Oraindik Euskaltzaindiaren Jagon Saileko batzorde moduan, AEK-k herri mugimendua ala EAEko instituzioen menpeko erakundea izan behar zuen eztabaidatu zen. Bizkaiko gau-eskolek lehenengo eta Hego Euskal Herriko beste herrialdeetakoek ondoren, elkarren artean koordinatu beharra zegoela erabaki eta AEKren oinarriak finkatu zituzten. Euskal eskolak nora goaz? izan zen mintegi honen lema.


II) 1980ko maiatzean Aralarren

Bigarren mintegia, berez, lehenengoaren bigarren zatia izan zen, Arantzazun eztabaidatzeke geratu ziren hainbat gairi buruzko hausnarketa egiteko. Besteak beste, euskararen berreskurapenean inguruak zuen eragina, euskal eskolen definizio orokorra, hauen barne-azterketa, AEKren lana hobetzeko estrategia berrien bilaketa...


III) 1982ko ekainean Lekunberrin

Erakundetze prozesuari buruzko lehen hausnarketa egin zen bertan. Hainbat gau-eskolaren koordinazio gune izatetik Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakunde izatera igarotzeko eman beharreko pausoak aztertzen hasi ziren.


IV) 1984ko irailean Zestoan

1983an onartutako HABESEA legearen garapena eta eragina izan zen hizpideetako bat. AEKren etorkizuneko jokaera hiru ardatzetan oinarritu behar zela erabaki zen mintegi hartan: herri irakaskuntza indartu, kulturgintza zabalduz; nazio osoko ikuspegia jorratzen jarraitu; eta erakunde herritarraren izaeran sakondu.


V) 1985eko urrian Aiegin

Herri dinamikan oinarrituta, diglosiaren aurkako irakaskuntza hartu zuen AEK-k ardatz, hau da, ekintza bidezko irakaskuntza, ikaslea herri dinamikan parte hartzera eta gizartean eragitera bultzatuz. Gainera, koordinakundetik erakunderako pausoa ematea erabaki zuen AEK-k.


VI) 1988ko urrian Aiegin

Aurreko hiru urteetan gertatutakoek markatutako mintegia izan zen. Urte horretako apirilean EAJrekin sinatutako itunak porrot egin zuen, administrazioek jarritako oztopoak ugariak ziren... Egoera horretatik ateratzeko urratsak finkatu ziren mintegi honetan.


VII) 1990eko otsailean Aiegin

Herri ikaskuntza eraiki lemapean egin zen. Herri dinamika bultzatu, EKB herrietan indartu, administrazioen inplikazioa aldarrikatu eta ikas-elkarteak antolatzearen beharraz mintzatu ziren bertan bildutako kideak. Berdintasun ereduari zegozkion erabaki garrantzitsuenak hartu ziren, herrialdeen arteko desoreka txikitzeko helburuarekin.


VIII) 1992ko abenduan Aiegin

Didaktika, barne funtzionamendua eta beste hainbat alor jorratzeaz gain, helduen euskalduntzea indar berriz bultzatzeko neurriak eta administrazioekiko negoziazioak zabaltzeko estrategiak diseinatu ziren mintegi honetan.


IX) 1996ko martxoan Zestoan

Herri ekimena bultzatuz, Euskal Herria euskaldunduz! lemapean egin zen. Leloak berak adierazten duenez, mintegi honetako erabakirik garrantzitsuenetakoa lehentasuna herri dinamikari ematea izan zen.


X) 2000ko apirilean Arantzazun

Aurreko urteetan arlo didaktikoan emandako aurrerapausoen ondoren, lehentasun osoa eman zitzaion irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntzari mintegi honetan, euskara ahalik eta lasterren eta ahalik eta egokien irakasteko.


XI) 2002ko abenduan Donostian

AEK-k bere lehen plan estrategikoa onartu zuen. AEKren xedea Euskal Herria euskalduntzea dela helburu nagusi moduan hartuta, sei arlotan zehaztu ziren oinarrizko estrategiak: merkatu eta produktu garapena, pertsonen garapena, barne eta kanpo komunikazioa, antolamenduaren eragingarritasuna, baliabideen optimizazioa eta AEK euskararen normalizazioan gizarte eragile aktibo bilakatzea.


XII) 2006ko maiatzean Agurainen

AEK-k bere bigarren plan estrategikoa onartu zuen, honako helburu hauek zehaztuz: kideen lan baldintzak hobetu, helduen euskalduntze-alfabetatzearen egoera normalizatu eta egonkortu (EAEn behintzat), egitura eraginkorra diseinatu eta gauzatu, bere jarduera osoan kalitatearen kultura txertatu, profesionaltasunean aurrerapauso gehiago eman, eta hizkuntzaren normalizazio orokorra bultzatu.



 

]]>
igor-e@aek.org (Igor Elordui) frontpage Wed, 24 Mar 2010 17:37:45 +0000