|
AEK-k 2010eko publizitate ARGIA saria jaso du |
|
|
|
|
Escrito por Igor Elordui
|
|
Lunes, 01 de Febrero de 2010 12:21 |
|
No hay traducciones disponibles.

Aurreko ostiralean, urtarrilak 29, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Txitxardin Beltxa jatetxean egindako ekitaldian, "euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako" 2010eko ARGIA Sariak banatu ziren.
Publizitate alorreko ARGIA saria AEK-k jaso du, 2009-2010 ikasturteko matrikulazio kanpainagatik "AEK, euskara ikasteko biderik laburrena" kanpainagatik, hain zuzen ere; "euskara ikastea bide laburraren ideiarekin eta, bide batez osasunarekin, maitasunarekin eta lanarekin lotzen eta umorez ematen eta estetika koloretsuz janzten asmatu duelako."
AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikak jaso zuen saria eta AEKidei guztiei eskaini zien, "kalean afixak inkatzen edo errepidean kilometroak margotzen ibiltzen diren AEKideen inplikazioa eta lana barik ezinezkoa zatekeelako munduko kanpainarik onena izanda ere berau ikusaraztea." |
|
Última actualización el Lunes, 01 de Febrero de 2010 13:27 |