|
No hay traducciones disponibles.

Uztailaren 19an hasi eta abuztuko lehen egunera arte iraungo dute hilabete honetako bigarren hamabostaldiko EUSKALDUNTZE barnetegiek. Euskalduntze barnetegi hauek Arantzan (Nafarroa) eta Foruan (Bizkaia) dira eta 1B, 2. eta 3. mailako ikastaroak dira.
Uztailaren 19an hasi eta 24an bukatuko den beste barnetegi bat, Iparraldeko oinezkoentzako barnetegi ibiltaria da, Pirinioetan ibiliko dena GR 10 ibilbidea egiten.
Beste alde batetik, bi egun lehenago, larunbatean, hasi zen bizikletaz egingo den barnetegi ibiltariaren 10. edizioa, ibiltarien aitzindaria eta beste behin 16 egunez Euskal Herria zeharkatuko duena. Ikusi BerriaTB-k barnetegi biltariari buruz egin duen bideoa.
Batzuk hasi eta beste batzuk bukatu: oinezkoentzako Hegoaldeko barnetegi ibiltaria uztailaren 18an bukatu zen. Egun berean amaitu ziren familientzako lehenengo barnetegiak ere (1B, 2. eta 3. mailetarako). Hurrengo familientzako barnetegiak abuztuaren 2an hasiko dira.
Oraindik asko falta da uda amaitzeko eta batzuk bukatu diren arren oraindik aukera asko eta asko daude, barnetegiez gain baita ikastaro trinkoetan ere, euskara ikasiz "mihi puntan duzuna ateratzeko". Ez galdu aukera. Ikusi AEKren udako eskaintza.
|