|
No hay traducciones disponibles.
AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berriak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu. Ikastaroak Bilbon, Donostian eta Iruñean egingo dira. Uztailean Bilbon eta Donostian, irailean Iruñean. Bestalde, ikastaro konbinatua egiteko aukera ere eskainiko du AEK-k, on-line eta aurrez aurreko saioak partekatuta Bilbon eta Donostian ezezik baita Gasteizen ere.
Datak: uztailaren 1etik 28ra (Bilbo eta Donostia), irailaren 1etik 28ra (Iruñea).
Ordutegia: 9:00etik 13:30era
Ikastaroaren prezioa: 305
Izena emateko azken eguna: ekainaren 25a (Bilbo eta Donostia), abuztuaren 25a (Iruñea).
OHARRA: Partaideak matrikula egiten den hurrenkeran onartuko dira.
Parte hartu nahi duenak inskripzio orria bete eta bankuko ordainagiriarekin batera helbide honetara eraman edo bidali behar du. Berdin edozein zehaztapen edo informaziorako:
AEK Bizkaia Txakur kalea 1, 4. pisua 48005 Bilbo Telefonoa: 94 415 95 12
AEK Gipuzkoa Iztueta kalea, 3 behea 20005 Donostia Telefonoa: 943 327172
AEK Nafarroa Errekoletak 16, behea 31001 Iruñea Telefonoa: 948 220 213
|